Blogsovieta egin genuen Andoaingo Itzalagunean. Gida aurkezpen hau erabili genuen eta gero manual pare bat [1] [2] ere eman genituen bakoitzak bere bloga kudeatzen ikasteko.
Blogsovieta oso giro onean joan zen. Hasieran aurkezpen orokor bat egin genuen eta denon artean blogsovietaren arauak adostu genituen. Kudeaketa kolektiboa egingo genuela erabaki zen. Arduradun bat dago, baina arduradun horren egin beharrekoak administratiboak soilik dira. Kudeaketa guztia denon eskuetan dago.
Bukatzean jendea nahiko pozik atera zen eta esperientzia errepikatzeko prest azaldu ziren. Horretaz gain WordPress inguruan saio aurreratuago bat egiteko ideia ere zabaldu zen. Hau da, Wordcamp bat egitea. Irratian ere oihartzuna izan zuen.
Blog soviet honetatik jaio ziren blogak:
dumdumdigitala.net
birasuegi.com
kuartakerre.com
laiak.com
andutzkulturtaldea.com
txintxarrisfera.com
maitego.com
ksukun.com
irauli.com
Blog jaio berriak dira, orain beraien egileek zer sortzen duten ikus beharko dugu. Hori bai, ilusio handiarekin sortutako blogak dira. Seguru sortu berri den blogsoviet honetatik gauza onak irtengo direla.
Blogsovietak biderkatu!
Botere guztia blogsovietentzat!
3 Comments
dumdumdigitala.net da!
Listo, aldatu dut, baina zerorrek aldatu dezakezu.
Zorionak denori! Ea hurrengoan joaterik dudan,… Artean, eman hauspoa euskal blogosferari!!
3 Trackbacks
[...] etorri zineten guztioi. Baita etorri ezin izan zutenei ere, aukera gehiago egongo dira ziur. Orain, sortu ziren blogak eta blogari berriak nola garatzen diren ikusten joan beharko [...]
[...] egin behar izan dut honetarako? Sovieta!! Irakasle on bat eta jende jatorraz [...]
[...] This post was mentioned on Twitter by iPtx. iPtx said: Flipatzen ari naiz http://blogsoviet.com/2010/04/blogsoviet-andoaingo-itzalagunea/ biba zuek, kamaradak! [...]