Jabetza publikoan 2011 admin Errota

II. Blogsovietak eman zuena

Tolosako Errotan bildu ginen igandean sovietean, errotak uraren indarra bezala, guk elkarlanarena balia dezagun. Hitz egindako kontuak asko izan ziren, hitz egin gabekoak gehiago. Azken horiek esplikatzea ezinezkoa denez, hitz eginak laburtuko ditugu segidan, laburpena eskematizatuz:

  1. Orain arteko ibilbidearen balorazioa
    • ez dugu blogsovietik sortu herrietan
    • blogak dekadentzian dauden irudipena. Arrazoia: informazioa deszentralizatzea ez zaie interesatzen eta guztiz zentralizatu dute dena, sare sozial deituriko esku bakarreko amaraunetan. Hor gaude harrapatuta. Hortik ihes egiteko ezinbestekoa da sovietetan jarraitzea eta blogak elikatzea.
  2. Nola?
    • zerbitzaria sovietean ordainduz (bakoitzak 15 aza hosto), @artsuaga
    • blogaren domeinua bakoitzak bere patrikatik jarriaz (baina 2 urterako hartu genuen iaz –urtebete opari eman ziguten-)
    • soviet txiki bat herri batean sortzen saiatuz. Esperientzi leku erabiliko dugu Zarautz. Uda baino lehen egingo dugu Putzuzulon. Helburuak: Facebookraziaren arriskuez ohartaraztea, gure informazioa guk geuk kudeatzeko alternatibak aurkeztea (posta, sare sozialak, blogak…) eta formakuntza. Zarauzko esperientzia beste herrietara zabaltzen saiatuko gara gero.
    • wordpressa erabiltzeko tailer bat egitea guretzako.
  3. Eta batez ere mintzatu ginen gure arteko elkarlanak eta komunitate egituratua osatzeak duen garrantziaz. Horretarako dira garrantzitsu honelako proiektuak.

Elkar besarkatuz agurtu ginen, menu aukera interminableko Beti-Alai jatetxean ederki bazkaldu ondoren, irribartsu, ilusionatuta, laostia garela sinistuta.

Aste ona denoi!

iml

Post a Comment

Your email is never published nor shared. Required fields are marked *

*
*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>